Páginas

viernes, 29 de noviembre de 2013

Aurkezpenari azken ukituak ematen...

Gaur auzkerpenen aurretik geratzen zaigun azken astea denez, aurkezpenari azken ukituak ematen ibili gara. SITES-ean informazio gehiena daukagu jadanik, gauza pare bat igotzea baino ez da geratzen eta gero itxura pixka bat apaintzea. 

Aurkezpenari dagokionez, azkenan hau azaltzea erabaki dugu:


  • Sare sozialen definizioa eta motak
  • Sare sozialen arriskuak eta erabiltzeko gomendioak
  • Ikasleek sare sozialei ematen dienten erabilera
  • Sare sozialak hezkuntzan
  • Hezkuntzara bideratuta dauden sare sozialak
    • Edmodo

Niri pertsonalki hezkuntzara bideratuta dauden sare sozialak azaltzea egokitu zait, batez ere, informazioa aurkitzerakoan ni izan naizelako gai horretaz arduratu dena. Pertsonalki, ez nituen hezkuntzara bideratutako sare sozialik ezagutzen, ez ditudalako inoiz erabili eta ni eskolan negoenean ere ez zirelako erabiltzen, baina oso erabilgarriak izan daitezkeela iruditzen zait, batez ere komunikazioa asko errazten dutelako, bai gurasoei, bai ikasleei eta bai irakasleei dagokienez, eta horrez gain, ingurune hauek hezkuntzara bideratuta daudenez segurtasunaren aldetik nahiko seguruak direlako. Orokorrean hezkuntzarako sare sozial hauek aukera berdintsuak eskaintzen dituzte (mezuak jaso eta bidali, kalifikazioak igo, fitxategiak igo, liburutegi bat sortzeko aukera eman...) eta nahiko errazak dira erabiltzeko. 

Hezkuntza esparrurako sare sozial asko aurkitu ditugunez,  Edmodo deituriko sare soziala gure klasekideeipixka bat erakustea erabaki dugu, sare hau nahiko modan jarri delako eta gero eta eskola gehiagotan erabiltzen hasi delako. Horretarako, kontu bat sortu behar izan genuen sare sozial honetan, noski. Esan beharra dut Facebook-en antza handia daukala eta gainera oso erraza dela erabiltzeko (arazoren bat edukitzekotan Youtuben Edmodo erabiltzen ikasteko tutorial asko daude), beraz, probetxu handia atera ahal zaiola uste dugu nire taldekideak eta nik. 


jueves, 28 de noviembre de 2013

Folksonomia eta TAG-en garrantzia

Alaitzen hiru kontzeptu desberdin definitzeko eskatu digu gaur: RSS sindikazioak, Creative Commons lizentzia eta Folksonomía (TAG-en garrantzia). Horretarako, talde bakoitzari kontzeptu bat definitzea egokitu zaie (sei talde garenez kontzeptu bakoitzaren inguruan bi talde aritu dira) eta gure taldeari Folksonomía eta TAG-en garrantzia zer den azaltzea tokatu zaigu. Talde osoa termino honen definizioa egiten ez ibiltzeko ni izan naiz kontzeptua definitu dudana eta besteak SITESean lanean jarraitu dute. Beraz...

ZER DA FOLKSONOMIA? 

Folksonomia, Thomas Vander Wal-ek sortutako terminoa (Folk=jendea + taxonomía),  etorkizunean berreskuratzeko helburuarekin web helbidea (url) daukan edozein eduki digitalaren banakako etiketatu askearen emaitza da.


Folksonomia web edukiak etiketatzearen ondorio zuzena da. Ekintza hau Internet-eko milioika erabiltzailek burutzen dute eta hau burutzea erraztu egiten da Web 2.0 aplikazioei esker, Social Bookmarking bezala ezagunak direnak.

Folksonomiaren edo TAG-en garrantzia dago alde batetik, beraien erabilpena errazten duten hiru elementuetan: etiketatzen duen pertsonak, etiketatutako errekurtsoa eta eduki horri jartzen zaion etiketaren izena, eta beste alde batetik pertsonek bere berezko hiztegia erabili dezaketelako kontsumitzen ari diren edukiari balioa eransteko bai erabiltzaile, bai produktore gisa.

Hezkuntzari dagokionez, irakasle batek Delicious, BlinkList edo Furl bezalako erremintak erabili ditzake bere klaseetan erabili ahalko dituen errekurtsoen eta edukien zerrenda kategorizatu bat egiteko eta horrez gain, beste irakasle batzuekin konpartitzeko. Irakasle honek faborito bezala markatutako edukiren bat kontsultatzean errekurtso horretarako etiketa berdina erabiltzen duten beste pertsona batzuk topa ditzake eta horrela, antzeko interesak eta etiketatzeko antzeko hiztegia duten pertsonak ere aurki ditzake. Gainera, etiketak behin eta berriro sortzen direnez, sortzen ari diren interesen tendentziak deskubritzea posiblea da.
Aplikazio hauek ere errazten diote erabiltzaileari errekurtsoen bilaketa kategoria espezifikoetan, kategoria horietako edukiak zenbat alditan izan diren estekatuta eta gomendatuta bigarren irizpide gisa erabiliz.


SITESa betetzen!

Gaurko klase praktikoan SITESa betetzen jarraitu dugu. Horretarako gure gaiaren (sare sozialak) inguruko informazioa bilatzen eta aukeratzen ibili gara. Batez ere, sare sozialak hezkuntzan izan ditzaketen erabilerei buruz eta ikasleek bai eskolan, bai eskolatik kanpo ematen dieten erabilerari buruzko informazioa aurkitzen saiatu gara.


Sitesean jadanik sare sozialen definizioa eta sare sozial motei buruzko informazioa aurki dezakezue, eta baita ere sare sozialak dituzten arriskuak eta hauek erabiltzeko gomendioak ere.




Horrez gain, aurkezpenari buruz pentsatzen aritu gara, hau da, aurkezpena nola burutuko dugun, baina momentuz ez dugu ezer argi informazioa lantzen ari dugulako oraindik. Aurreko sarrera batean aipatu nuen bezala, gai honi buruz informazio asko dago sarean, eta horrexegatik zaila egiten zaigu informazio guzti horren gainean aukeraketa bat egitea eta erabakiak hartzea. Hala ere, lanean murgilduta gaude guztiz, beraz, ez dut uste arazorik izango dugunik azkenean. 

lunes, 25 de noviembre de 2013

Diruak baliorik izango ez balu... Zer egingo zenuke?

"El único objetivo de la educación debería ser educar para ser felices." 

Aurreko sarreraren azkeneko esaldiarekin hasten dut sarrera berri hau, izan ere, bizitzan guztiok bilatzen dugu zoriontasuna, eta gure bizitzan hezkuntza oso garrantzitsua denez, bilaketa horretan lagundu behar digu. Baina, nahiz eta guztiok zoriontsuak izan nahi, benetan egiten dugu zoriontsu egiten gaituzten gauzak? Gure denbora gauza horietan inbertitzen dugu? Edo horiek alde batera usten ditugu irtenbiderik ez daukatela pentsatzen dugulako? Nork kontrolatzen du gure bizitzak, gure benetako zoriontasunak edo diruak? Eta azken galdera bat, hezkuntza benetan dago bideratuta norberak bere zoriontasuna aurkitzeko edo oraindik ez dago horretarako prestatuta eta aurrerapauso bat eman beharra dugu?




“When I was 5 years old, my mother always told me that happiness was the key to life. When I went to school, they asked me what I wanted to be when I grew up. I wrote down ‘happy’. They told me I didn’t understand the assignment, and I told them they didn’t understand life.”-John Lennon.

viernes, 22 de noviembre de 2013

Galduta...



Alaitzek praktikako klasean jarri digun bideoa usten dizuet hemen. Bideoa "The lost thing" edo "La cosa perdida" deitzen da eta "korto" edo film labur bat da, nahiko berezia nire ustez, irudiak eta kontatzen duen istorioa oso interesgarriak iruditzen baitzaizkit. Niri bereziki film laburrak asko gustatzen zaizkit, batez ere animatuak direnak, eta  denboratxo bat daukadan bakoitzean youtuben bilatzen ditut. Hala ere, hau bereziki deigarria iruditu zait hausnarketa eragin duelako nigan. Etorkizunean izango garen hezitzaile bezala, nik uste dut guztiok identifikatuta sentitu garela (edo horrela izan beharko luke behintzat) mutikoarekin eta istorio honetan jokatzen duen paperarekin. Alaitzek esan duen moduan, gure helburua ikasle bakoitzak bere lekua zein den aurkitzen laguntzea da, bakoitzak berea, eta ez besteona dena. Badakigu guztiak garela desberdinak, eta, horrela bada, zergatik egin gauza berdinak? Zergatik eduki bizimodu berdina? Zergatik ez bilatu gure "leku berezia" munduan? Batzuetan bilaketa zailagoa egingo zaigu, beste batzuetan ez, baina bilaketa horretan laguntza izateak seguru bidea erraztuko digula. Eta hori da, hain zuzen ere, gure papera, hezitzaileon papera. 


Sare sozialen inguruan lan egiten!

Gaur gure SITESa betetzeko informazioa bilatzen aritu gara. Egia esanda sare sozialei buruzko informazio asko dago interneten, horiek gero eta gehiago zabaltzen ari direlako eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu direlako, baina horrez gain, eztabaida asko sortzen dituztelako horien alde daunenen eta horien kontra daudenen artean. Egia da sare sozialek hainbat alderdi txar eta arrisku dituztela, baina egia da ere oso baliagarriak izan daitezkeela edozein eremutan (hezkuntza, enpresetan...) eta ez soilik eremu "pribatuan". Gainera, asko normalizatu direnez gure gizartean eta bizitzan, nire ustez, oso garrantzitsua da ikasleak ere sare sozialen eremuan heztea, horrela soilik ikasiko baitute hauek modu egokian erabiltzen eta hauek dituzten arriskuak ekiditen. 


Informazioari dagokionez, gaur bilatu dugun informazioa oso informazio orokorra izan da, batez ere sare sozialen definizioaren ingurukoa eta sare sozial moten ingurukoa. Horrez gain, hainbat irudi ere bilatu ditugu eta interesgarriak izan daitezkeen web guneen linkak gorde ditugu ere etorkizuneko praktiketan horietan informazio baliagarririk edo interesgarririk dagoen begiratzeko.



jueves, 21 de noviembre de 2013

Eta Wert ministroak klaseak jasoko balitu?

Greba dela eta, LOMCEren aurkako bideoak bilatzen ibili naiz, aurreko sarreran jarri dut bat hain zuzen, eta bideo hauek aurkitu ditut oso interesgarriak iruditu zaizkidanak, beraz hemen usten ditut!


 

Bideo hauek, Yo estudié en la pública deitzen den youtubeko kanal batetik atera ditut. Kanal honetan bideo gehiago aurkitu ditut LOMCEren aurka eta hezkuntza publikoaren alde eta egia esanda oso ondo daude, nahiko laburrak direlako baina ikusmenerako (bideoen egitura, irudiak...) eta hausnarketerako oso interesgarriak dira. 

Kanalaren linka: http://www.youtube.com/user/yoestudieenlapublica/featured