Páginas

viernes, 22 de noviembre de 2013

Galduta...



Alaitzek praktikako klasean jarri digun bideoa usten dizuet hemen. Bideoa "The lost thing" edo "La cosa perdida" deitzen da eta "korto" edo film labur bat da, nahiko berezia nire ustez, irudiak eta kontatzen duen istorioa oso interesgarriak iruditzen baitzaizkit. Niri bereziki film laburrak asko gustatzen zaizkit, batez ere animatuak direnak, eta  denboratxo bat daukadan bakoitzean youtuben bilatzen ditut. Hala ere, hau bereziki deigarria iruditu zait hausnarketa eragin duelako nigan. Etorkizunean izango garen hezitzaile bezala, nik uste dut guztiok identifikatuta sentitu garela (edo horrela izan beharko luke behintzat) mutikoarekin eta istorio honetan jokatzen duen paperarekin. Alaitzek esan duen moduan, gure helburua ikasle bakoitzak bere lekua zein den aurkitzen laguntzea da, bakoitzak berea, eta ez besteona dena. Badakigu guztiak garela desberdinak, eta, horrela bada, zergatik egin gauza berdinak? Zergatik eduki bizimodu berdina? Zergatik ez bilatu gure "leku berezia" munduan? Batzuetan bilaketa zailagoa egingo zaigu, beste batzuetan ez, baina bilaketa horretan laguntza izateak seguru bidea erraztuko digula. Eta hori da, hain zuzen ere, gure papera, hezitzaileon papera. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario