Gaur auzkerpenen aurretik geratzen zaigun azken astea denez, aurkezpenari azken ukituak ematen ibili gara. SITES-ean informazio gehiena daukagu jadanik, gauza pare bat igotzea baino ez da geratzen eta gero itxura pixka bat apaintzea.
Aurkezpenari dagokionez, azkenan hau azaltzea erabaki dugu:
- Sare sozialen definizioa eta motak
- Sare sozialen arriskuak eta erabiltzeko gomendioak
- Ikasleek sare sozialei ematen dienten erabilera
- Sare sozialak hezkuntzan
- Hezkuntzara bideratuta dauden sare sozialak
- Edmodo

Hezkuntza esparrurako sare sozial asko aurkitu ditugunez, Edmodo deituriko sare soziala gure klasekideeipixka bat erakustea erabaki dugu, sare hau nahiko modan jarri delako eta gero eta eskola gehiagotan erabiltzen hasi delako. Horretarako, kontu bat sortu behar izan genuen sare sozial honetan, noski. Esan beharra dut Facebook-en antza handia daukala eta gainera oso erraza dela erabiltzeko (arazoren bat edukitzekotan Youtuben Edmodo erabiltzen ikasteko tutorial asko daude), beraz, probetxu handia atera ahal zaiola uste dugu nire taldekideak eta nik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario