Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Poster multimedia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Poster multimedia. Mostrar todas las entradas

viernes, 20 de diciembre de 2013

Egindako ibilbidea gogoratzeko momentua

Ailegatu da atzera begiratzeko momentua, egindako ibilbidea gogoratzeko momentua hain zuzen.

Oraindik gogoratzen dut lehenengo eguna, bloga sortu genuen eguna. Egia esanda ez nekien oso ondo zer egingo nuen blogarekin, nire bloga izango baitzen, pertsonala, nire taldekideak eta nik bakoitzak bere bloga edukitzea erabaki genuelako, taldeko blog bakarra eduki beharrean. Pixka bat kostatu zitzaidan martxan jartzea blogarekin, baina behin hasita... Erraza izan da bertan murgiltzea. Gogoratzen dut ere Alaitzek ikasgai honetan ikasteko gure ustez izango genituen erresistentzia eta balioei buruz ere galdetu zigula. Dirudiena baino zailagoa den erantzuteko galdera nire ustez, burura asko etorri baitzitzaizkidan egun hartan.

Hurrengo egunetan, taldean landuko genuen gaia aukeratu genuen, sare-sozialak, eta lan taldean aritzeko Kuxkuxeroak deituriko SITES bat sortu genuen. Bertan gaia garatzeko informazioa bateratu genuen, eta baita interesgarria izan zitekeen informazioa ere, beti gaiari buruz, eta, gaia garatzeaz gain, hezkuntzarekin loturak egiten ere saiatu ginen. 

SITESa sortzeaz gain, beste baliabide batzuk ere ezagutu genituen, non kontu bat sortu behar izan genuen bertan lan egiteko. Horiek Delicius eta Glogster izan ziren. Deliciusa informazioa biltzeko eta ordenatzeko lekua da, eta Glogster berriz, poster multimediak sortzeko gunea, biak oso interesgarriak eta erabilgarriak hezkuntzan. 

Asteak aurrera joan ahala, SITESa informazioz betetzen joan ginen eta klasearen aurreko aurkezpena nola egin pentsatzen hasi ginen. Azkenean, SITESean jarritako informazioa azaltzeaz gain, gure klasekideei hezkuntzarako sare sozial bat aurkeztea edo erakustea erabaki genuen, eta horretarako, modan jarri den Edmodo hezkuntzarako sare soziala aukeratu genuen.

Prozesu honen erdian, hainbat kontzeptu desberdin modu laburrean klasearen aurrean azaltzea tokatu zitzaigun. Hiru kontzeptu desberdin zirenez, termino bakoitza bi talde desberdinek azaldu zuten. Gure taldeari folksonomia eta TAG-en garrantzia azaltzea egokitu zitzaigun, dirudiena baino errazagoa den kontzeptua. 

Azkenean, aurkezpenen egunak ailegatu ziren. Guk, sinpletasuna mantentzearren, power point baten bidez aurkezpena egitea  erabaki genuen, baina, denetarik egon zen, aniztasunez betetako bi egun izan ziren aurkezpen egunak

Baina, gauza guztietan bezala, denbora amaitu egin zaigu. Kontuan izanda oso denbora gutxi ixan dugula, klase gutxi izan baititugu, grebez eta zubiz beteriko asteak izan baitira, Modulu Laneko bi asteez gain, emaitza oso onak atera direla uste dut, eta azkenean, guztiok zerbait ikasi egin dugula badakit, agian batzuk beste batzuk baino gehiago, baina ikaskuntza prozesu honetan inor ez da kanpoan gelditu. 

viernes, 15 de noviembre de 2013

Kuxkuxeroak

SITESa, DELICIOUSa eta GLOGSTERra

Sarrera hau IKT-rako sortu behar izan dugun SITESa aurkezteko da batez ere, izan ere, taldeko lana aurrera eramateko plataforma hau erabiliko dugu. Guk sortutako SITES-a KUXKUXEROAK du izena eta nire taldekideak hurrengoak dira:


(Linkak haien blog pertsonalak dira, nahi baduzue hortik pasatzeko ere). 

SITES honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek sare sozialekin duten harremana aztertuko dugu. Pertsonalki oso gai interesgarria iruditzen zait, izan ere, gaur egungo gizartean sare sozialen erabilera guztiz zabaldua dago, eta honek eragina du ere umeengan. Baina zer nolako eragina? Negatiboa edo positiboa? Eta hezkuntzarekin lotuta, sare sozialak egunerokotasuneko zerbait izanik, hezkuntzarako baliabideak izan daitezke edo soilik denbora-pasa gisa erabil daitezke? SITES-aren bidez horrelako galderei erantzuteko gai izatea espero dut, lehen esan dudan moduan oso gai interesgarria iruditzen baitzait. Hemen usten dizuet gure SITES-aren linka: 

https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

Uste dut jadanik klaseko guztiok ezagutzen genuela plataforma hau, pasaden urtean ere erabili behar izan genuelako lan bat burutzeko. Pertsonalki lan egiteko erreminta erabilgarria iruditzen zait, batez ere taldeko lanak egiteko erraztasuna ematen duelako, bakoitzak nahi duen lekutik eta nahi duen momentuan lan egin dezakeelako. 

Komentatu nahi dut ere SITES-ean DELICIOUS bat aurkitu ahal izango duzuela, non gaiarekin erlazionatutako artikulu interesgarriak eta bideoak egongo diren, baina badaezpada hemen usten dizuet helbidea ere: https://delicious.com/kuxkuseroak

Azkenik aipatu nahi dut ere astean SITES-arekin eta DELICIOUS-arekin batera gure lehenengo poster multimedia ere sortu genuela GLOGSTER web orrialdearen bidez. Nik ez nuen web orrialde hau ezagutzen, baina oso gauza bisualak eta ikusgarriak egiteko balio duela uste dut eta baita, bai irakasleek, bai ikasleek erabilera handia eman ahal diogula ere. 



Hau da gure GLOGSTER orrialdearen helbidea: http://kuxkuxeroak.edu.glogster.com/ eta sortu dugun lehengo posterra:





Aste honetako praktikak oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere Deliciusa eta Glogsterra ezagutu ditugulako eta hauek erabiltzen ikasi dugulako ere. Aipatu dudan moduan, SITESa jadanik ezagutzen nuen, baina bi plataforma edo webgune hauek ez, beraz, esan dezaket apurka-apurka IKT-en munduan gero eta gehiago murgiltzen ari garela, edo hori da nik sentitzen dudana behintzat!