Páginas

viernes, 22 de noviembre de 2013

Sare sozialen inguruan lan egiten!

Gaur gure SITESa betetzeko informazioa bilatzen aritu gara. Egia esanda sare sozialei buruzko informazio asko dago interneten, horiek gero eta gehiago zabaltzen ari direlako eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu direlako, baina horrez gain, eztabaida asko sortzen dituztelako horien alde daunenen eta horien kontra daudenen artean. Egia da sare sozialek hainbat alderdi txar eta arrisku dituztela, baina egia da ere oso baliagarriak izan daitezkeela edozein eremutan (hezkuntza, enpresetan...) eta ez soilik eremu "pribatuan". Gainera, asko normalizatu direnez gure gizartean eta bizitzan, nire ustez, oso garrantzitsua da ikasleak ere sare sozialen eremuan heztea, horrela soilik ikasiko baitute hauek modu egokian erabiltzen eta hauek dituzten arriskuak ekiditen. 


Informazioari dagokionez, gaur bilatu dugun informazioa oso informazio orokorra izan da, batez ere sare sozialen definizioaren ingurukoa eta sare sozial moten ingurukoa. Horrez gain, hainbat irudi ere bilatu ditugu eta interesgarriak izan daitezkeen web guneen linkak gorde ditugu ere etorkizuneko praktiketan horietan informazio baliagarririk edo interesgarririk dagoen begiratzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario