Páginas

viernes, 22 de noviembre de 2013

Sare sozialen inguruan lan egiten!

Gaur gure SITESa betetzeko informazioa bilatzen aritu gara. Egia esanda sare sozialei buruzko informazio asko dago interneten, horiek gero eta gehiago zabaltzen ari direlako eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu direlako, baina horrez gain, eztabaida asko sortzen dituztelako horien alde daunenen eta horien kontra daudenen artean. Egia da sare sozialek hainbat alderdi txar eta arrisku dituztela, baina egia da ere oso baliagarriak izan daitezkeela edozein eremutan (hezkuntza, enpresetan...) eta ez soilik eremu "pribatuan". Gainera, asko normalizatu direnez gure gizartean eta bizitzan, nire ustez, oso garrantzitsua da ikasleak ere sare sozialen eremuan heztea, horrela soilik ikasiko baitute hauek modu egokian erabiltzen eta hauek dituzten arriskuak ekiditen. 


Informazioari dagokionez, gaur bilatu dugun informazioa oso informazio orokorra izan da, batez ere sare sozialen definizioaren ingurukoa eta sare sozial moten ingurukoa. Horrez gain, hainbat irudi ere bilatu ditugu eta interesgarriak izan daitezkeen web guneen linkak gorde ditugu ere etorkizuneko praktiketan horietan informazio baliagarririk edo interesgarririk dagoen begiratzeko.



jueves, 21 de noviembre de 2013

Eta Wert ministroak klaseak jasoko balitu?

Greba dela eta, LOMCEren aurkako bideoak bilatzen ibili naiz, aurreko sarreran jarri dut bat hain zuzen, eta bideo hauek aurkitu ditut oso interesgarriak iruditu zaizkidanak, beraz hemen usten ditut!


 

Bideo hauek, Yo estudié en la pública deitzen den youtubeko kanal batetik atera ditut. Kanal honetan bideo gehiago aurkitu ditut LOMCEren aurka eta hezkuntza publikoaren alde eta egia esanda oso ondo daude, nahiko laburrak direlako baina ikusmenerako (bideoen egitura, irudiak...) eta hausnarketerako oso interesgarriak dira. 

Kanalaren linka: http://www.youtube.com/user/yoestudieenlapublica/featured

LOMCE-ren aurkako greba berriz!

"La educación es el arma más poderosa para cambiar el mundo"- Nelson Mandela






"Esta ley ha conseguido una cosa que han conseguido pocas leyes sobre la educación: unir a los padres y a las madres, unir a los estudiantes, unir a los profesores. [...] Eso es lo que ha conseguido Wert, UNIR A TODA LA COMUNIDAD EDUCATIVA CONTRA SU LEY"- Pablo Iglesias

domingo, 17 de noviembre de 2013

Marea berdea, hezkuntza publikoaren alde! Murrizketarik ez!



Hemen usten dizuet Valderrobreseko (Teruel) eskola bateko ikasleek irakasleen laguntzarekin murrizketen aurka eta hezkuntza publikoaren alde egin duten  lipdub bat. Bideoa polita izateaz gain, politena, eta aldi berean, tristeena, ikasleek esaten dituzten egiak dira. Bideoa Youtuben aurkitu nuen, baina K(i)likatik blogean kuxkuxeatzen ikusi dut bertan ere badaukazuela.


viernes, 15 de noviembre de 2013

Kuxkuxeroak

SITESa, DELICIOUSa eta GLOGSTERra

Sarrera hau IKT-rako sortu behar izan dugun SITESa aurkezteko da batez ere, izan ere, taldeko lana aurrera eramateko plataforma hau erabiliko dugu. Guk sortutako SITES-a KUXKUXEROAK du izena eta nire taldekideak hurrengoak dira:


(Linkak haien blog pertsonalak dira, nahi baduzue hortik pasatzeko ere). 

SITES honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek sare sozialekin duten harremana aztertuko dugu. Pertsonalki oso gai interesgarria iruditzen zait, izan ere, gaur egungo gizartean sare sozialen erabilera guztiz zabaldua dago, eta honek eragina du ere umeengan. Baina zer nolako eragina? Negatiboa edo positiboa? Eta hezkuntzarekin lotuta, sare sozialak egunerokotasuneko zerbait izanik, hezkuntzarako baliabideak izan daitezke edo soilik denbora-pasa gisa erabil daitezke? SITES-aren bidez horrelako galderei erantzuteko gai izatea espero dut, lehen esan dudan moduan oso gai interesgarria iruditzen baitzait. Hemen usten dizuet gure SITES-aren linka: 

https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

Uste dut jadanik klaseko guztiok ezagutzen genuela plataforma hau, pasaden urtean ere erabili behar izan genuelako lan bat burutzeko. Pertsonalki lan egiteko erreminta erabilgarria iruditzen zait, batez ere taldeko lanak egiteko erraztasuna ematen duelako, bakoitzak nahi duen lekutik eta nahi duen momentuan lan egin dezakeelako. 

Komentatu nahi dut ere SITES-ean DELICIOUS bat aurkitu ahal izango duzuela, non gaiarekin erlazionatutako artikulu interesgarriak eta bideoak egongo diren, baina badaezpada hemen usten dizuet helbidea ere: https://delicious.com/kuxkuseroak

Azkenik aipatu nahi dut ere astean SITES-arekin eta DELICIOUS-arekin batera gure lehenengo poster multimedia ere sortu genuela GLOGSTER web orrialdearen bidez. Nik ez nuen web orrialde hau ezagutzen, baina oso gauza bisualak eta ikusgarriak egiteko balio duela uste dut eta baita, bai irakasleek, bai ikasleek erabilera handia eman ahal diogula ere. 



Hau da gure GLOGSTER orrialdearen helbidea: http://kuxkuxeroak.edu.glogster.com/ eta sortu dugun lehengo posterra:





Aste honetako praktikak oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere Deliciusa eta Glogsterra ezagutu ditugulako eta hauek erabiltzen ikasi dugulako ere. Aipatu dudan moduan, SITESa jadanik ezagutzen nuen, baina bi plataforma edo webgune hauek ez, beraz, esan dezaket apurka-apurka IKT-en munduan gero eta gehiago murgiltzen ari garela, edo hori da nik sentitzen dudana behintzat!

jueves, 14 de noviembre de 2013

LOMCEren inguruan, LOMCEren aurka!




La educación no puede ser competitiva, lamentablemente la sociedad es competitiva, el mercado es competitivo, la educación tiene que pasar por otro camino, debe ser cooperativa, debe enseñar a los niños de vivir juntos, ayudarse.
El motor de todo esto, el juez de todo esto no puede ser el mercado, si no debe ser la felicidad.
Yo el miedo que tengo es que hoy que las democracias han conseguido el gran resultado de ofrecer el derecho de estudio a todos, seguimos ofreciendo una escuela para pocos; es decir, ofrecemos a todos una escuela para pocos, que sigue pensando que lo importante es leer y escribir, hacer de cuenta… Y no es capaz de reconocer que al contrario, para ser para todos, hay que ofrecer un abanico amplio de lenguajes, considerándolos todos dignos.
La sociedad de mañana, no creo que tiene el derecho el mercado a decidir cómo debe ser. Yo creo que es un derecho de los que serán ciudadanos mañana, que son ciudadanos pequeños hoy y que serán ciudadanos mayores. Y la sociedad de nuestros nietos, será la sociedad que ellos quieran y que ellos realizan. Y me encanta pensar que pueda ser una sociedad hecha de mucha gente feliz y realizada.
Si cada uno puede expresar sus capacidades, significa que se reconoce y se acepta cada uno con sus diversidades. Por lo cual, las diversidades nunca pueden ser un criterio de selección y de exclusión.
Lo importante es que los niños puedan compartir la experiencia, y no que puedan desarrollar separadamente sus capacidades.
La evaluación debe ser una capacidad de medir el progreso, y no el valor absoluto.
Una educación para ser educación debe ser pública. Reducir las inversiones en la educación significa comprometer el futuro.
Yo creo que la felicidad de una persona es conectada, estrictamente conectada, con la realización de sus deseos. La realización de sus deseos significa poder ser por toda la vida lo que desea más, lo que corresponde a su naturaleza, por lo cual ha nacido. Por lo cual es muy importante que se reconozca esto, y no que valga la pena renunciar a lo por lo cual nacimos, para ser lo que el mercado pide.

Bideoa http://kilikatik.blogspot.com.es/ bloggean ikusi nuen lehen aldiz eta nire ustez hausnarketarako bidea zabaltzen du. LOMCEren induruan hausnartu behar dugula uste dut, ez soilik etorkizunean irakasleak izango garelako, baizik eta hezkuntza guztion auzia delako, guztion eskubidea, gure etorkizuna eraikitzeko bidea, eta gure etorkizuna nolakoa izango den guk geuk erabaki behar dugulako, inolako murrizketarik gabe, inolako aukerarik alde batera utzi gabe, eta batez ere, inor ere ez gure izenean erabakitzen utziz. Guztiontzako hezkuntza, guztion eskubidea. 

Orduan... Zergatik egin behar dugu LOMCEren aurka?  

 


"El único objetivo de la educación debería ser educar para ser felices." 


Bueltan.

Kaixo lagunok, bueltan nago!

Egia esanda guztiz bertan behera utzita izan dut blogga, hainbat astetan ez dudalako berritu, baina horren arrazoiak hiru dira: LOMCE-ren aurkako 3 egunetako greba, Eskolako eguna eta azaroak 1eko zubia eta MODULO astea. Ez genuenez IKT-ko klaserik izan ez nuen uste blogga berritu behar zenik, baina jadanik argi geratu zait baietz, beraz hemen nago berriz!

MODULO lanari dagokionez, aurten, ondare kulturalari buruzko lana burutu behar dugu eta baita bideo bat egin ere. Nire taldean, Elorriori buruzko kultura ondareari buruz egitea pentsatu dugu, naiz eta gure taldeko inor ez den bertakoa, izan ere, interesgarria iruditu zaigu eta gure jaioterria ez den herri baten ondarea ezagutzeko aukera paregabea dela uste dugu. Gainera, Elorriok aukera asko ematen dizkigu bideoa egiteko! Ikusi! 



“Elorrio, bertara heltzeko leku bat, bertatik hasteko leku bat, eta inondik hastekotan, herriaren bihotzetik.”