Páginas

jueves, 14 de noviembre de 2013

Bueltan.

Kaixo lagunok, bueltan nago!

Egia esanda guztiz bertan behera utzita izan dut blogga, hainbat astetan ez dudalako berritu, baina horren arrazoiak hiru dira: LOMCE-ren aurkako 3 egunetako greba, Eskolako eguna eta azaroak 1eko zubia eta MODULO astea. Ez genuenez IKT-ko klaserik izan ez nuen uste blogga berritu behar zenik, baina jadanik argi geratu zait baietz, beraz hemen nago berriz!

MODULO lanari dagokionez, aurten, ondare kulturalari buruzko lana burutu behar dugu eta baita bideo bat egin ere. Nire taldean, Elorriori buruzko kultura ondareari buruz egitea pentsatu dugu, naiz eta gure taldeko inor ez den bertakoa, izan ere, interesgarria iruditu zaigu eta gure jaioterria ez den herri baten ondarea ezagutzeko aukera paregabea dela uste dugu. Gainera, Elorriok aukera asko ematen dizkigu bideoa egiteko! Ikusi! 



“Elorrio, bertara heltzeko leku bat, bertatik hasteko leku bat, eta inondik hastekotan, herriaren bihotzetik.” 

No hay comentarios:

Publicar un comentario