SITESa, DELICIOUSa eta GLOGSTERra
Sarrera hau IKT-rako sortu behar izan dugun SITESa aurkezteko da batez ere, izan ere, taldeko lana aurrera eramateko plataforma hau erabiliko dugu. Guk sortutako SITES-a KUXKUXEROAK du izena eta nire taldekideak hurrengoak dira:
- Patricia Ardila http://iktpatri.blogspot.com.es/
- Igone de la Peña http://bazeenbehin.blogspot.com.es/
- Erika de las Heras http://etaazkenakhasiera.blogspot.com/
(Linkak haien blog pertsonalak dira, nahi baduzue hortik pasatzeko
ere).
SITES honetan Lehen
Hezkuntzako ikasleek sare sozialekin duten harremana aztertuko dugu. Pertsonalki oso gai
interesgarria iruditzen zait, izan ere, gaur egungo gizartean sare sozialen
erabilera guztiz zabaldua dago, eta honek eragina du ere umeengan. Baina zer
nolako eragina? Negatiboa edo positiboa? Eta hezkuntzarekin lotuta, sare
sozialak egunerokotasuneko zerbait izanik, hezkuntzarako baliabideak izan
daitezke edo soilik denbora-pasa gisa erabil daitezke? SITES-aren bidez horrelako
galderei erantzuteko gai izatea espero dut, lehen esan dudan moduan oso gai
interesgarria iruditzen baitzait. Hemen usten dizuet
gure SITES-aren linka:
https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

Uste dut jadanik klaseko guztiok ezagutzen genuela plataforma hau, pasaden urtean ere erabili behar izan genuelako lan bat burutzeko. Pertsonalki lan egiteko erreminta erabilgarria iruditzen zait, batez ere taldeko lanak egiteko erraztasuna ematen duelako, bakoitzak nahi duen lekutik eta nahi duen momentuan lan egin dezakeelako.

Uste dut jadanik klaseko guztiok ezagutzen genuela plataforma hau, pasaden urtean ere erabili behar izan genuelako lan bat burutzeko. Pertsonalki lan egiteko erreminta erabilgarria iruditzen zait, batez ere taldeko lanak egiteko erraztasuna ematen duelako, bakoitzak nahi duen lekutik eta nahi duen momentuan lan egin dezakeelako.
Komentatu nahi dut ere SITES-ean DELICIOUS bat aurkitu ahal izango
duzuela, non gaiarekin erlazionatutako artikulu interesgarriak eta bideoak egongo diren,
baina badaezpada hemen usten dizuet helbidea ere: https://delicious.com/kuxkuseroak
Azkenik aipatu nahi dut ere astean SITES-arekin eta DELICIOUS-arekin
batera gure lehenengo poster multimedia ere sortu genuela GLOGSTER web
orrialdearen bidez. Nik ez nuen web orrialde hau ezagutzen, baina oso gauza
bisualak eta ikusgarriak egiteko balio duela uste dut eta baita, bai
irakasleek, bai ikasleek erabilera handia eman ahal diogula ere.
Hau da gure GLOGSTER orrialdearen helbidea: http://kuxkuxeroak.edu.glogster.com/ eta sortu dugun lehengo
posterra:
Aste honetako praktikak oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere Deliciusa eta Glogsterra ezagutu ditugulako eta hauek erabiltzen ikasi dugulako ere. Aipatu dudan moduan, SITESa jadanik ezagutzen nuen, baina bi plataforma edo webgune hauek ez, beraz, esan dezaket apurka-apurka IKT-en munduan gero eta gehiago murgiltzen ari garela, edo hori da nik sentitzen dudana behintzat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario