Páginas

viernes, 20 de diciembre de 2013

Egindako ibilbidea gogoratzeko momentua

Ailegatu da atzera begiratzeko momentua, egindako ibilbidea gogoratzeko momentua hain zuzen.

Oraindik gogoratzen dut lehenengo eguna, bloga sortu genuen eguna. Egia esanda ez nekien oso ondo zer egingo nuen blogarekin, nire bloga izango baitzen, pertsonala, nire taldekideak eta nik bakoitzak bere bloga edukitzea erabaki genuelako, taldeko blog bakarra eduki beharrean. Pixka bat kostatu zitzaidan martxan jartzea blogarekin, baina behin hasita... Erraza izan da bertan murgiltzea. Gogoratzen dut ere Alaitzek ikasgai honetan ikasteko gure ustez izango genituen erresistentzia eta balioei buruz ere galdetu zigula. Dirudiena baino zailagoa den erantzuteko galdera nire ustez, burura asko etorri baitzitzaizkidan egun hartan.

Hurrengo egunetan, taldean landuko genuen gaia aukeratu genuen, sare-sozialak, eta lan taldean aritzeko Kuxkuxeroak deituriko SITES bat sortu genuen. Bertan gaia garatzeko informazioa bateratu genuen, eta baita interesgarria izan zitekeen informazioa ere, beti gaiari buruz, eta, gaia garatzeaz gain, hezkuntzarekin loturak egiten ere saiatu ginen. 

SITESa sortzeaz gain, beste baliabide batzuk ere ezagutu genituen, non kontu bat sortu behar izan genuen bertan lan egiteko. Horiek Delicius eta Glogster izan ziren. Deliciusa informazioa biltzeko eta ordenatzeko lekua da, eta Glogster berriz, poster multimediak sortzeko gunea, biak oso interesgarriak eta erabilgarriak hezkuntzan. 

Asteak aurrera joan ahala, SITESa informazioz betetzen joan ginen eta klasearen aurreko aurkezpena nola egin pentsatzen hasi ginen. Azkenean, SITESean jarritako informazioa azaltzeaz gain, gure klasekideei hezkuntzarako sare sozial bat aurkeztea edo erakustea erabaki genuen, eta horretarako, modan jarri den Edmodo hezkuntzarako sare soziala aukeratu genuen.

Prozesu honen erdian, hainbat kontzeptu desberdin modu laburrean klasearen aurrean azaltzea tokatu zitzaigun. Hiru kontzeptu desberdin zirenez, termino bakoitza bi talde desberdinek azaldu zuten. Gure taldeari folksonomia eta TAG-en garrantzia azaltzea egokitu zitzaigun, dirudiena baino errazagoa den kontzeptua. 

Azkenean, aurkezpenen egunak ailegatu ziren. Guk, sinpletasuna mantentzearren, power point baten bidez aurkezpena egitea  erabaki genuen, baina, denetarik egon zen, aniztasunez betetako bi egun izan ziren aurkezpen egunak

Baina, gauza guztietan bezala, denbora amaitu egin zaigu. Kontuan izanda oso denbora gutxi ixan dugula, klase gutxi izan baititugu, grebez eta zubiz beteriko asteak izan baitira, Modulu Laneko bi asteez gain, emaitza oso onak atera direla uste dut, eta azkenean, guztiok zerbait ikasi egin dugula badakit, agian batzuk beste batzuk baino gehiago, baina ikaskuntza prozesu honetan inor ez da kanpoan gelditu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario