Páginas

jueves, 12 de diciembre de 2013

Tic-tac-tic-tac... Aurkezpenaren eguna ailegatu da!

Gaur aurkezpenak hasten dira eta gaur guk gure sare sozialen inguruko aurkezpena egingo dugu! Pixka bat urduri gaude laurak baina lan ona egin dugula uste dugu eta horrexegatik dena primeran aterako da! Edo hori espero dugu behintzat! Hemen usten dizuet aurkezpena egiteko erabiliko dugun power pint-a! Eta gure esperientziari buruz burutu dugun txostentxoa!

POWER POINT-a




TXOSTENA



Eta gure sites-aren linka berriro ere! 

https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

viernes, 6 de diciembre de 2013

Moduluko bigarren astea!

Aste honetan ez ditugu klase normalak izan, modulu astea izan baita. Nire taldea eta ni txosten idatzia egiten eta bideoaren muntaketa egiten ibili gara, izan ere, gure taldeko kide bat, Eider, Saharara joan zen pasaden asteko ostiralean, beraz, bideoa pasaden astean grabatu behar izan genuen eta horregatik aste honetan soilik geratzen zaigu txosten idatzia amaitzea eta bideoaren muntaketa egitea! 

Hasiera batean pixka bat estresatuta ibili ginen bideoaren grabaketa oso goiz egin behar izan dugulako, baina egia esan orain eskertzekoa da, askoz ere lasaiago ibili ahal garelako eta horrela, beste lan batzuk egiteko denbora daukagulako!

Modulu lanari buruz egin nuen aurreko sarreran jadanik aipatu nuen gure lana Elorrioren kultura ondareari buruzkoa dela. Nik ez nuen Elorrio ezagutzen, baina egia da xarma berezia daukan herria dela, oso polita gainera, nahiz eta kriston hotza egin zuen grabaketaren egunean!

Grabaketaren aldetik, oso erraza egin zitzaigun grabatzea eta ez genuen denbora asko behar izan, gure bideoaren ardatza Eiderrek idatzitako istoriotxo bat delako, eta istorio horri esker bagenekielako zenbat denbora iraun behar zuen ezena bakoitzak. Gainera, ezena bakoitzen agertu behar zena ere argi geneukan beraz... oso lan erraza izan zen! Ailegatu, grabatu eta etxera bueltatu!

martes, 3 de diciembre de 2013

viernes, 29 de noviembre de 2013

Aurkezpenari azken ukituak ematen...

Gaur auzkerpenen aurretik geratzen zaigun azken astea denez, aurkezpenari azken ukituak ematen ibili gara. SITES-ean informazio gehiena daukagu jadanik, gauza pare bat igotzea baino ez da geratzen eta gero itxura pixka bat apaintzea. 

Aurkezpenari dagokionez, azkenan hau azaltzea erabaki dugu:


  • Sare sozialen definizioa eta motak
  • Sare sozialen arriskuak eta erabiltzeko gomendioak
  • Ikasleek sare sozialei ematen dienten erabilera
  • Sare sozialak hezkuntzan
  • Hezkuntzara bideratuta dauden sare sozialak
    • Edmodo

Niri pertsonalki hezkuntzara bideratuta dauden sare sozialak azaltzea egokitu zait, batez ere, informazioa aurkitzerakoan ni izan naizelako gai horretaz arduratu dena. Pertsonalki, ez nituen hezkuntzara bideratutako sare sozialik ezagutzen, ez ditudalako inoiz erabili eta ni eskolan negoenean ere ez zirelako erabiltzen, baina oso erabilgarriak izan daitezkeela iruditzen zait, batez ere komunikazioa asko errazten dutelako, bai gurasoei, bai ikasleei eta bai irakasleei dagokienez, eta horrez gain, ingurune hauek hezkuntzara bideratuta daudenez segurtasunaren aldetik nahiko seguruak direlako. Orokorrean hezkuntzarako sare sozial hauek aukera berdintsuak eskaintzen dituzte (mezuak jaso eta bidali, kalifikazioak igo, fitxategiak igo, liburutegi bat sortzeko aukera eman...) eta nahiko errazak dira erabiltzeko. 

Hezkuntza esparrurako sare sozial asko aurkitu ditugunez,  Edmodo deituriko sare soziala gure klasekideeipixka bat erakustea erabaki dugu, sare hau nahiko modan jarri delako eta gero eta eskola gehiagotan erabiltzen hasi delako. Horretarako, kontu bat sortu behar izan genuen sare sozial honetan, noski. Esan beharra dut Facebook-en antza handia daukala eta gainera oso erraza dela erabiltzeko (arazoren bat edukitzekotan Youtuben Edmodo erabiltzen ikasteko tutorial asko daude), beraz, probetxu handia atera ahal zaiola uste dugu nire taldekideak eta nik. 


jueves, 28 de noviembre de 2013

Folksonomia eta TAG-en garrantzia

Alaitzen hiru kontzeptu desberdin definitzeko eskatu digu gaur: RSS sindikazioak, Creative Commons lizentzia eta Folksonomía (TAG-en garrantzia). Horretarako, talde bakoitzari kontzeptu bat definitzea egokitu zaie (sei talde garenez kontzeptu bakoitzaren inguruan bi talde aritu dira) eta gure taldeari Folksonomía eta TAG-en garrantzia zer den azaltzea tokatu zaigu. Talde osoa termino honen definizioa egiten ez ibiltzeko ni izan naiz kontzeptua definitu dudana eta besteak SITESean lanean jarraitu dute. Beraz...

ZER DA FOLKSONOMIA? 

Folksonomia, Thomas Vander Wal-ek sortutako terminoa (Folk=jendea + taxonomía),  etorkizunean berreskuratzeko helburuarekin web helbidea (url) daukan edozein eduki digitalaren banakako etiketatu askearen emaitza da.


Folksonomia web edukiak etiketatzearen ondorio zuzena da. Ekintza hau Internet-eko milioika erabiltzailek burutzen dute eta hau burutzea erraztu egiten da Web 2.0 aplikazioei esker, Social Bookmarking bezala ezagunak direnak.

Folksonomiaren edo TAG-en garrantzia dago alde batetik, beraien erabilpena errazten duten hiru elementuetan: etiketatzen duen pertsonak, etiketatutako errekurtsoa eta eduki horri jartzen zaion etiketaren izena, eta beste alde batetik pertsonek bere berezko hiztegia erabili dezaketelako kontsumitzen ari diren edukiari balioa eransteko bai erabiltzaile, bai produktore gisa.

Hezkuntzari dagokionez, irakasle batek Delicious, BlinkList edo Furl bezalako erremintak erabili ditzake bere klaseetan erabili ahalko dituen errekurtsoen eta edukien zerrenda kategorizatu bat egiteko eta horrez gain, beste irakasle batzuekin konpartitzeko. Irakasle honek faborito bezala markatutako edukiren bat kontsultatzean errekurtso horretarako etiketa berdina erabiltzen duten beste pertsona batzuk topa ditzake eta horrela, antzeko interesak eta etiketatzeko antzeko hiztegia duten pertsonak ere aurki ditzake. Gainera, etiketak behin eta berriro sortzen direnez, sortzen ari diren interesen tendentziak deskubritzea posiblea da.
Aplikazio hauek ere errazten diote erabiltzaileari errekurtsoen bilaketa kategoria espezifikoetan, kategoria horietako edukiak zenbat alditan izan diren estekatuta eta gomendatuta bigarren irizpide gisa erabiliz.


SITESa betetzen!

Gaurko klase praktikoan SITESa betetzen jarraitu dugu. Horretarako gure gaiaren (sare sozialak) inguruko informazioa bilatzen eta aukeratzen ibili gara. Batez ere, sare sozialak hezkuntzan izan ditzaketen erabilerei buruz eta ikasleek bai eskolan, bai eskolatik kanpo ematen dieten erabilerari buruzko informazioa aurkitzen saiatu gara.


Sitesean jadanik sare sozialen definizioa eta sare sozial motei buruzko informazioa aurki dezakezue, eta baita ere sare sozialak dituzten arriskuak eta hauek erabiltzeko gomendioak ere.




Horrez gain, aurkezpenari buruz pentsatzen aritu gara, hau da, aurkezpena nola burutuko dugun, baina momentuz ez dugu ezer argi informazioa lantzen ari dugulako oraindik. Aurreko sarrera batean aipatu nuen bezala, gai honi buruz informazio asko dago sarean, eta horrexegatik zaila egiten zaigu informazio guzti horren gainean aukeraketa bat egitea eta erabakiak hartzea. Hala ere, lanean murgilduta gaude guztiz, beraz, ez dut uste arazorik izango dugunik azkenean.