Páginas

martes, 17 de diciembre de 2013

Azken momentuko pentsamenduak.

Wordle: Hitz magikoakZeintzuk dira ostiral bateko azkeneko klasean azken momentuan burura etortzen zaigun lehen hitza? Ba... bizitzan bezala denetarik dago! Batzuk sorbaldan dugun astearen neke guztia aipatzen dute, edo orduak eragitzen duen gosea. Beste batzuk berriz, beraien izaera isladatzeko edozein momentu aprobetxatzen dute, eta noski, aukera hau ez dute galduko! Edo klasea isladatzen duen hitza aukeratzen dute... Esan bezala, denetarik dago; emozioak eta pentsamenduak adierazteko aniztasuna  dago.

(Argazkia K(i)likaTIK http://kilikatik.blogspot.com.es/ aterata dago)

domingo, 15 de diciembre de 2013

Blog hau IKTak eta hezkuntzari buruzkoa da eta egia esanda oso interesgarria iruditu zait. Informazio pila bat dauka, beraz hemen usten dizuet linka!


viernes, 13 de diciembre de 2013

Aurkezpenen bidez gure ezagutza eraikitzen!

Bi egun hauetan praktiketako aurkezpenak izan ditugu eta talde bakoitzak landu duen gaiari buruzko egin duten lana aurkeztu digu. Aukeratutako gaiei buruz denetarik egon da: eskola 2.0 (bi aurkezpen), IKT-ak hezkuntzan, sormena, IKT-en historia eta sare-sozialak (gurea), eta gai hauek aurkezteko erabilitako baliabideak guztiz desberdinak izan dira ere: power-pointak, prezziak, bideoak, bloggak, sitesak...

Aniztasun hau dela eta, esperientzia oso aberasgarria iruditu zait, esan moduan, taldeek aukeratutako gaiak, erabilitako baliabideak eta egindako aurkezpenak oso desberdinak izan direlako. Llandutako gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit, hezkuntzaren munduan aukera asko eman ahal dituztenak hain zuzen eta gainera, naiz eta landutako gaiei buruz aurretik zerbait jakin edo erabilitako baliabide batzuk jadanik ezagutu beti dago zerbait ikasteko eta hori da, hain zuzen ere, gu aurkezpen hauen bidez egin duguna. 

Azkenik aipatu nahi dut oso aberasgarria izan dela niretzat beste taldeen bloggeratik eta sitesetatik pasatzea, eta horregatik bertan usten dizkizuet horien linkak: 

jueves, 12 de diciembre de 2013

Tic-tac-tic-tac... Aurkezpenaren eguna ailegatu da!

Gaur aurkezpenak hasten dira eta gaur guk gure sare sozialen inguruko aurkezpena egingo dugu! Pixka bat urduri gaude laurak baina lan ona egin dugula uste dugu eta horrexegatik dena primeran aterako da! Edo hori espero dugu behintzat! Hemen usten dizuet aurkezpena egiteko erabiliko dugun power pint-a! Eta gure esperientziari buruz burutu dugun txostentxoa!

POWER POINT-a




TXOSTENA



Eta gure sites-aren linka berriro ere! 

https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

viernes, 6 de diciembre de 2013

Moduluko bigarren astea!

Aste honetan ez ditugu klase normalak izan, modulu astea izan baita. Nire taldea eta ni txosten idatzia egiten eta bideoaren muntaketa egiten ibili gara, izan ere, gure taldeko kide bat, Eider, Saharara joan zen pasaden asteko ostiralean, beraz, bideoa pasaden astean grabatu behar izan genuen eta horregatik aste honetan soilik geratzen zaigu txosten idatzia amaitzea eta bideoaren muntaketa egitea! 

Hasiera batean pixka bat estresatuta ibili ginen bideoaren grabaketa oso goiz egin behar izan dugulako, baina egia esan orain eskertzekoa da, askoz ere lasaiago ibili ahal garelako eta horrela, beste lan batzuk egiteko denbora daukagulako!

Modulu lanari buruz egin nuen aurreko sarreran jadanik aipatu nuen gure lana Elorrioren kultura ondareari buruzkoa dela. Nik ez nuen Elorrio ezagutzen, baina egia da xarma berezia daukan herria dela, oso polita gainera, nahiz eta kriston hotza egin zuen grabaketaren egunean!

Grabaketaren aldetik, oso erraza egin zitzaigun grabatzea eta ez genuen denbora asko behar izan, gure bideoaren ardatza Eiderrek idatzitako istoriotxo bat delako, eta istorio horri esker bagenekielako zenbat denbora iraun behar zuen ezena bakoitzak. Gainera, ezena bakoitzen agertu behar zena ere argi geneukan beraz... oso lan erraza izan zen! Ailegatu, grabatu eta etxera bueltatu!

martes, 3 de diciembre de 2013